soinumapa.net - ARTegiaren soinu bilketa


Soinumapa.net, Audiolab elkarteak kudeatzen du. Bada urte batzuk ARTegia berekin ari dela lanean. Azken denboretan, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, elkarteak Iparraldeko hiri eta herrietako inguramena grabatu du.

Hona hemen lehen argitaratzea…

Baiona - musika kontserbatorioa
Baionako Seminario ohiaren baitan, non 1975az geroz kokatua den musika kontserbatorioa, hautematen den giroa. Leihoak handi zabalik dira, eta nota batzu eskapatzen dira kurtsoetatik. Hurrunean, buraso batzu elketan ari dira, bai eta haur batzu jostetan, barneko korraleko giro eztian.Txirrinak jotzen du. Bi orenak dira...

Entzun soinua
egilea: Artegia
iraupena: 2’43


Angelu - Agate deuna ikastolan
Eskolako jostagunean, aita-amak haien xerka jinak direla eta, haurrek Agate deunaren mezperan kantatu ohi diren koplak kantatzen dizkiete. Lurrean joka ari dira makilekin, kantuaren erritmoaren markatzeko. Bapatean, egun bukaerako txirrinak jotzen du…

Entzun soinua
egilea: Artegia
iraupena: 3’20

Kantu honen grabaketa gehiago entzun
egilea: Xavier Erkizia
iraupena: 11’56

Beran (Navarra)
egilea: Iñigo Telletxea
iraupena: 4’57


Angelu - berinezko trinketea
Xare entrenamendu bat iragaiten da Haitz Pea kirol guneko berinezko trinketean. Zapata zolak kirriskatzen entzuten dira. Pilotak punpa egiten du berinezko paretan, zurezko taulan eta murruetan...

Entzun soinua
egilea: Artegia
iraupena: 1’47


Mendikota - trinketean
Pala lehiaketako finala bat iragaiten da (gomazko pilota, bigarren multxoa gehituen kategorian). Zurezko taula azpitik, publikoak partida segitzen du.... Gotainek partida galtzen du Lekunberriren kontra...

Entzun soinua
egilea: Artegia
iraupena: 2’47

Entzun baita ere…
egilea: Myriam Ayçaguer
iraupena: 3’53



Urruña – ihauteriak
Ihauteriak herriko karriketan gaindi ibiltzen dira, Joaldun eta Kaskarrotekin…
egilea: Artegia
iraupena: 2’47